jueves, 23 de enero de 2025

Jolas fit programako izen ematea, bihartik aurrera

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 22 de Enero de 2025.

Jolas fit programako izen ematea, bihartik aurrera

5 eta 7 urte bitarteko haurrei eta haien gurasoei zuzendutako saioak dira. Izen emateko azken eguna otsailaren 6a da.

Bihar hasiko da Jolas fit programako saioetan izena emateko epea. Palmera Monteron egingo dira saio hauek, Haurartean fit programaren barruan, eta 5 eta 7 urte bitarteko haurrek izango dute lehentasuna. Haurren guraso eta tutoreek haiekin batera hartu beharko dute parte.

Sei saio izango dira guztira, otsailetik maiatzera, eta ikuspuntu ludiko batetik, emozioak, komunikazioa eta arau eta mugak landuko dituzte. Jolasa baliatuko dute horretarako, betiere jolas zuzendua. Era horretan, komunikazioa eta gatazken konponketa hobetzen laguntzeko estrategia konkretuak ikasiko dituzte.

Saio guztiak 17:30ean hasiko dira eta 19:00etan bukatu: otsailaren 12an eta 26an; martxoaren 12an eta 26an; apirilaren 9an; eta maiatzaren 7an.

Izena emateko epea otsailaren 6ra artekoa da eta udalaren orrialdean sartu behar da horretarako. Gehienez 30 pertsonentzako lekua egongo da, haur eta gurasoak barne, eta 3 eta 11 urte bitartekoentzako kontziliazio zerbitzu bat eskainiko dute.

Prestakuntza lanetan Leyre Cano eta Donna Apellaniz arituko dira; biak ala biak gaiaren inguruko prestakuntza espezifikoa daukate, eta adimen emozionalean, haurtzaroan eta nerabezaroan espezialistak dira.

No hay comentarios: