viernes, 24 de enero de 2025

Otsailean ere haurrentzako eta familientzako jarduerak

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 23 de Enero de 2025.

Otsailean ere haurrentzako eta familientzako jarduerak

Familia Ola programarekin Albaolara egingo dute txangoa, inauterietako maskarak egingo dituzte eta zentzumen tailerra ere egingo da.

Familia Ola programaren otsaileko programazioaren berri eman du gaur Jon Ugarte Euskara ordezkariak. Programa honekin familia irundarren ahalik eta gehien goza dezaten haien aisialdi eta denbora libreaz lortu nahi dute, betiere euskaraz.

Bide horretan, Ugarte ordezkariak adierazi du beti esaten dutela “euskara, Irungo eta gure gizarteko zati oso garrantzitsua” dela, eta hargatik bultzatzen duela udalak hizkuntzaren erabilera sustatzen duten “hainbat eta hainbat” jarduera. Gaineratu du Familia Olarekin euskararen erabilera normalizatu nahi dutela eskolatik kanpo.

Hasia da izena emateko epea

Proposamenetakoren batean parte hartu nahi duten familiek datorren astelehenetik, hilaren 27tik, aurrera eta hilaren 31ra arte izena eman ahal izango dute udalaren webgunearen bidez. Horretarako, betekizun hauek bete beharko ditu: Irunen erroldatuta egotea edo, bestela, Irungo ikastetxe batean matrikulatuta egotea.

Tailerren helburua familia euskaraz aritzeko espazio eta momentuak eskaintzea denez, jarduerak euskaraz izango dira osorik, eta familiek hori ziurtatzeko ahalegina egin beharko dute.

Programazioa

Zentzumenen tailerra

  • Data: Otsailak 11 eta 13.
  • Ordua: 17:30etatik  19:00etara.
  • Lekua: Eguzkitza ikastetxea (Victoriano Juaristi kalea, 1).
  • Laburpena: Tailer horretan, jolasak eta eskulanak egingo dituzte, zentzumenen bidez.

Inauteri-tailerra: maskarak egitea

  • Data: Otsailak 18 eta 20.
  • Ordua: 17:30etatik 19:00etara.
  • Lekua: Eguzkitza ikastetxea (Victoriano Juaristi kalea, 1).

Txangoa Albaola faktoriara

  • Data: Otsailak 22.
  • Gehienez, 30 lagun (aitak/amak) saio bakoitzeko.
  • Laburpena: Baleazale eta arrantzaleen istorioak ezagutaraziko dira ipuin-kontaketen eta tailerren bidez.

No hay comentarios: