jueves, 23 de enero de 2025

Kutxa Fundazioa Irun Literatura Sarien edizio berria iragarri dute

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 22 de Enero de 2025.

Kutxa Fundazioa Irun Literatura Sarien edizio berria iragarri dute

46. edizioa izango da aurtengoa. Jatorrizko lanak jasotzeko epea zabalik dago apirilaren 22ra arte. Eleberriak eta olerkiak sarituko dituzte.

Gaur iragarri dute Kutxa Fundazioa Irun Literatura Sarien 46. edizioa, oinarriak argitaratu baititu Kutxa Fundazioak. Aurtengo edizioan eutsi egingo diote ere eleberri eta olerkiak saritzeari, euskaraz eta gaztelaniaz. Bi urtetik behin antolatzen den saria da eta garai bakoitzeko gizartera eta literatura joeretara egokitu dira.

Dagoeneko irekita dago lehiaketa,eta apirilaren 22ra arte aurkez daitezke lanak. Lan eta pertsona irabazleen berri irailaren 13an emango dute, Irunen. Hirian bertan egingo da ere banaketa ekitaldia, azaroaren 21ean.

Gaztelaniazko modalitateetan parte hartzeko erresidentzia Espainiako Estatuan izatea derrigorrezkoa da. Aldiz, euskarazko modalitateetarako edozein herrialdetan erresidentzia eduki daiteke. Era horretan, euskararekiko konpromisoa berretsi nahi izan du fundazioak, hizkuntza gutxitua delako.

Olerkiak aurkezteko gutxienez 800 bertso izan beharko dituzte, eta errima, neurri eta gaiak libreki hauta daitezke. Irabazleak 15.000 euro eta garaikurra irabaziko ditu.

Eleberri modalitatean, berriz, gai eta narrazio askeko lanak eta gutxienez 150 foliokoak aurkeztu behar dira. Saria 20.000 eurokoa da, garaikurrarekin. Oinarri guztiak lotura honetan irakur daitezke.

Aipatutako sariez gain, lan sarituak argitaratu egingo dira eta ahori da lehiaketa honen ezaugarri garrantzitsuenetako bat. Izan ere, literatura sorkuntza eta zabalkundea sustatu nahi dute publikazioarekin.

Euskarazko liburu sarituak Elkar argitaletxeak editatu eta banatuko ditu, ohikoa den bezala; gaztelaniaz, aldiz, Pepitas de Calabazak publikatuko du eleberria, eta olerkia, Reino de Cordelia argitaletxeak.

No hay comentarios: