Mutxikoak dantzatuko dituzte otsailaren 2an
Irungo Udal Txistulari Taldearekin batera arituko dira dantzan Urdanibia plazan. Hitzordua 12:00etan da.
Igande honetan (otsailak 2) mutxikoak dantzatzeko aukera egongo da Irunen. Aurretik, baina, Irungo Txistulari Taldea hiriko kaleak girotzen egongo da 08:30ean hasita. Urdanibia plazako Milagrosa kaperatik irtengo dira eta Alde Zaharrera joko dute. Ondoren, erdigunean ibiliko dira, eta berriro buelta emango dute.
Behin txistulariek herrian zehar buelta emanda, mutxikoak dantzatzeko aukera egongo da 12:00etan. Urdanibia plazan izango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario